Etxe bat baino gehiago

Nuestras habitaciones

Nombre:

Apellido:

Email:

Teléfono:

Tipo de habitación:

Número de ocupantes (adultos y niños):

Comprueba la disponibilidad de la habitación en el calendario:

  available     unavailable

Día de llegada:

  your selectionOK

Día de salida:

  your selectionOK

Consultar las condiciones de pago y cancelaciones

Nafarroako errota zaharrena

Etxearen aldameneko oliozko errota eder bati zor dio El Trujal de las Bardenas-ek izena. Nafarroako errota zaharrena (XVII. mendearen amaierakoa) eta ongien kontserbatua dagoena da. Hain zuzen ere, Kultura Intereseko Ondasun (KIO) izendatu dute, eta horrek are bereziagoa egiten du lekua.

Javier, etxeko jabea, ondasunaren garrantziaz oharturik, aspalditik dago haren kontserbazioaz arduratuta, eta bere baliabideekin ahalegintzen ari da, ahal duen neurrian, haren narriadura eragozten.

Naturarekin harmonian dagoen etxe bat

El Trujal de las Bardenas, egiaz, naturarekin bat eginik dagoen eremu bat da. Irizpide erabat iraunkorrekin eta material ekologikoekin zaharberritu da, eta ostatu buruaskia izatea lortu da, energia berriztagarrien erabilerari esker: eguzki plaka fotovoltaikoak, aerosorgailu bat eta pelletak energia termikoa sortzeko. Toki zinez aproposa, landa turismoa eta turismo ekologikoa maite dituztenentzat.

Eta, nola ez, horrelako etxe batean %100 ekologikoa den baratze bat egon behar zen. Horri eta Nafarroako Erriberako lurraren oparotasunari esker, bertako fruituak ezin zoragarriagoak dira.

Gozatzeko leku bat

El Trujal de las Bardenas landa eremu betean dago, baina Cabanillastik kilometro eskasera, Errege Bardearen ondoan eta Erronkariarren Errege Abelbidetik oso hurbil.

Adiskideekin zein familian gozatzeko inguru bat da, aire zabalean lasai ederrean ibiltzeko aukera ugari eskaintzen baititu. Zoaz Jarduerak atalera, eta hasi El Trujal de las Bardenas-erako bisita prestatzen.