Javier ezagutzea

Nuestras habitaciones

Nombre:

Apellido:

Email:

Teléfono:

Tipo de habitación:

Número de ocupantes (adultos y niños):

Comprueba la disponibilidad de la habitación en el calendario:

  available     unavailable

Día de llegada:

  your selectionOK

Día de salida:

  your selectionOK

Consultar las condiciones de pago y cancelaciones

sobre-javier

Javier Aramendía

El Trujal de las Bardenas, etxe bat baino gehiago, bizimolde bat da: haren jabe Javierrena, zeinek egia bihurtu baitu modu iraunkorrean eta naturarekin harmonian bizitzeko ametsa.

Gazte-gaztea zenetik, munduaz zuen ikuspegi hori elikatuko zuten bizipenen bila aritu zen. 1973an Bartzelonara joan zen, psikologia ikasteko asmoz, eta azkenean urte haietako hippy bizimoduan murgildu zen, Menorcan. Handik Cabanillasera itzuli zen, aitak landa eremuan zuen etxera, “La casa de las Marquesas” deitua. Baina Javierren egitasmoak ez zuen zerikusi handirik markes baten bizitzarekin: komuna bat sortu zuen beste zenbait bikoterekin.
Haren gogoaren kontra, esperientzia laburra izan zen. Laster lana aurkitu zuen Donostian, eta horrela ibilbide profesional berri bati ekin zion ostalaritzan, eta mundu horretan aritu da 37 urtez.

Jatorrira itzultzearen muinean dago ulertzea bizitza bizi behar dela naturak erakusten digun intentsitateaz eta indarraz

50 urteak beterik, geldialdia egiteko eta atzera begiratzeko unea da. Gogoratzeko zergatik itzuli zen Javier Cabanillasera eta sortu zuen komuna. Segida emateko bizitzeko filosofia ekologiko eta iraunkor horri, sekula bazter utzi ez duena; aitzitik, elikatuz joan da guztiok dugun alderdi intimo hori, sarritan hitzez adieraztea hain zaila dena.

Javierrek badaki askok zorotzat hartuko dutela, baina naturarekin bat eginik bizitzearen onuraz erabat sinetsita dago, eta horregatik etxea oso benetakoa da, beste era batera bizitzea posible den itxaropena pizten du. Gainera, ez dago bakarrik abentura honetan: Ana arrebak eta Juanjo koinatuak bizitzaren ikusmolde bera dute, eta egunero berarekin daude, etxeko lan guztietan lagunduz, batez ere sukaldean eta baratzea zainduz eta landuz.

Naturarekin harmonian dagoen etxe bat

3 urte behar izan ditu Javierrek landetxe ekologikoaren egitasmoa gauzatzeko, gaur egun denera iritsi arte: El Trujal de las Bardenas, Javierrek bizitza eta besteekiko nahiz naturarekiko harremana ulertzeko duen ikuspegi berezia gorpuzten duen lekua.

Hark azaltzen duen moduan, El Trujal de las Bardenas harrera etxe bat da, gaua igarotzeko leku bat baino. Javierrentzat, bere etxea bizi proiektu bat da, eta erabat sinetsita dago jende askok partekatzen dutela proiektu hori.

Zu horietako bat bazara, egon gertu natura bere garbitasun osoan bizitzeko, babesa emango dizun etxe eder eta eroso bat izateko lasaitasunarekin. Ziur ez dituzula faltako solasaldi eder bat eta otordu goxo bat mahaiaren inguruan. Gainera, El Trujal de las Bardenas-ko bizilagunek –eta inguruko animalia eta landare guztiek– beraien familia txiki baina era berean handiko kidetzat sentiaraziko zaituzte.